XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. ERASKINA

EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO POLIZIAN DESTINOAK BETETZEKO DEIALDIA ONARTU ETA ARGITARATZEN DUEN SEGURTASUN SAILBURUORDEAREN 1993KO UZTAILAREN 16KO ERABAKIARENA

MERITUEN NEURKETA. - Eskuhartze Taldea

I. - MERITU BEREZIAK

1. - Izangaiak lanposturako eskatzen diren nortasuneko ezaugarriei egokitzen diren aztertzeko testa eta elkarrizketa osagarria egitean datza saio honek.

Ondorengo hauek dira ezaugarriok:

- Monotoniari aurre egiteko gaitasuna.
- Estresari aurre egiteko gaitasuna.
- Sufritzeko / norbere garaipenerako gaitasuna.
- Norbere kontrola.
- Egonkortasun emozionala.
- Ekintzarako joera / higikortasuna.
- Artezpideen betetze-maila.
- Taldean lanegiteko gaitasuna.
- Diskreziotasunaren zentzua.

Testak 30 puntu balioko du gehienez eta elkarrizketak 10 puntu, baina saioaren guztirako puntuaketa emango da, 0-tik 40 puntura bitartekoa alegia, eta lanpostua lortzeko gutxienez 20 puntu lortu beharko dira.

II. - MERITU OROKORRAK

1. - Polizi lanagatik eskuratutako medailak: 3 puntu.

2. - Ertzaintzan egindako lana:

Borondatezko lanutzialdian, geldialdi irmoan edo Beste Administrazio Publiko bateko zerbitzuan egoerak salbu, beste administrazio mailako egoeratan egindako hilabete oso bakoitzeko 0'10 puntu, gehienez 10 puntu arte.

3. - EUSKARA: gehienez 10 puntu arte.

Egitarau ofizialak oinarri hartuta, horrela banatuta emango dira puntuak:

- 4. maila: Puntu 1
- 5. maila: 2 puntu
- 6. maila: 3 puntu
- 7. maila: 4 puntu
- 8. maila: 5 puntu
- 9. maila: 6 puntu
- 10. maila: 7 puntu
- 11. maila: 8 puntu
- 12. maila- alfabetatzen 1: 9 puntu
- EGA - alfabetatzen 2: 10 puntu

4.- Beste hizkuntzak: gehienez puntu 1 hizkuntzako, guztira ezingo direla 2 baino gehiago lortu.

5. - Ertzaintzan egindako lana:

30 puntu arte, honela emango direla puntuak destino bakoitzean egindako hilabete oso bakoitzagatik: